Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 2 de diciembre de 2009

EGAN EGIN EZAZU

Heldu gerritik, heldu, ta goazen hegan
Ta ez gelditu zerua bukatu arte
Etorkizuna, nahi duzuna zugan dago
Zer falta zaizu esaidazu zer ?

Egin ezazu egin behar duzuna
Negu Gorriakek ere hala zioen
Askatasuna, maitasuna zugan daude
Ez utzi inori lapurtzen ezer

Ez dago ezer lortu ezin duzunik
Igo pareta eta oihu egizu baietz
Ta ez itxaron iluna abailtzeraino
Esna zaudela egizu amets

Begiratu zure gainera
Izar guztiak zuretzat daude
Baliatu lehen aukera
Azkenengora iritsi gabe

Read Full Post »

BADIRA…

Badira mila motibo kantatzeko alai, nahiz eta euria egin.

Egun hauetan euria egin du.

Badira mila motibo maite duzun jendearen ondoan egoteko, maite duzun jendeaz oroitzeko, eta irriparre egiteko;

goizero pertsianak zabaltzeko, oraina bizitzeko eta etorkizunean amesteko.

Nire ameslariari, amesten erakutsi didanari, maitasunaz hitz egin didanari, maitatzen nauenari,

zuri…

Read Full Post »

ZU…

Usaina geratu da maindireetan. Zure arrastoa… eta 17:05etan maindire azpian sartu naiz. Beroan, guk utzitakoan.

Eta gaurko sentimenak gogoratu ditut.

zure mimoak bailiran sartu zaizkit maitasunaren esentzia guztiak; eta ondorengo irriparreak hiru minutu luze iraun ditu.

Hiru minutu oroitzapen, hiru minutu plazer…

…eta bizi guztia aurretik.

Read Full Post »