Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for noviembre 2009

UTZIDAZU IDAZTEN

Zuretzat idatziko nuke zerua,
alegia, zu,
baina, nola idazten da
zure begien egunsentia?

Zuretzat idatziko nuke mundua,
alegia, zu,
baina, zerekin idazten da
zure ilearen eguzkia?

Ezin da.
Ezin dut.
Belarrak ezin ukitu
zerua;
hodeiek ezin ukitu
eguzkia.

Eta, ezin zaitut ukitu,
beldur naiz esnatuko
naizen;
zure eskuak eskuetatik
alde egingo didan
beldur naiz
zu ukitzeko.
Utzidazu idazten.

Read Full Post »

UNDER YOUR BEAUTIFUL COVER

barkatu hitzik gabe gelditu banaiz…

Read Full Post »

MAITASUNEZKO KANTA

Kantu bat xuxurlatu dizut belarrira. Bukatu dudanean belarriak eskuekin estali dituzu, nire hitzak sekula ez daitezen hortik atera. Nire hitzak ez ditzan ezerk estali.

Nik zure begiei begiratu diet. Eta, ondoren, begiak eskuekin estali ditut.

Ez ditut sekula hortik kenduko.

Read Full Post »

0:00 am


0:00 a.m., denboraren hasiera. Egoitza urrun hartako pasilloetan, ordea, inor ez zen ohartu gertaera xume hartaz.

Begirada erlojuaren pantailatik askatu eta ur zorrotada mehean pausatu nuen. Ilun zegoen eta, dutxara sartu bezain laster, dardarizo batekin ur tanta bakoitza nire azala itsumustuka zeharkatzen nabaritu nuen.

Uraren hots eta erritmoak, erortze amaigabe horren kadentzia nekaezinak, segituan bildu ninduen nire baitan. Pentsatu gabe, oharkabean bezala behin eta berriz laztantzen ninduten urezko hatz-mami misteriotsu horien mende jarri nuen nire gogamena.

Amets, zatoz jada nigana…xuxurlatzen zidan urak. Begiak itxita mantendu nituen, sentsazioa kontserbatu nahian, luzatu nahian, tanten laztanetan kontzentratu nahian…

Ateak zabal-zabal jartzearen bat-bateko soinuak irekiarazi zizkidan begiak.

Ez zintudan espero.

Toalla berdearen azpian erraz igar nitzakeen zure gorputzaren formak… Biluztasun ezkutatuak are desiragarriago egiten zintuen. Zinez ederra zinen. Eskutik heldu nizun eta, dutxa barrura pausu bat ematearekin batera, oihal berdea konturatu gabe bezala irristatu zitzaizun.

Gogor besarkatu ginen, hori baitzen edozein hitzen aurretik esan beharreko lehen gauza, ase beharreko lehen beharra. Zer ez ote zidan esan zure gorputzak lehen besarkada horrek iraun zuen denboran.

Luze baino lehen hustu genituen, laztan eta muxu artean, barruan gordetako pentsamendu oro eta, isileko elkarrizketa sutsu hartan, bion izateak nahastuz joan ziren pixkanaka-pixkanaka…

Ez nuen pentsatzen, ez nuen imajinatu ere egiten, momentu batetik aurrera ez ginela airean ero moduan zabalduko zen lurrun jario bat besterik izango.

Read Full Post »

GABRIEL BY LAMB

Izugarria…

Read Full Post »

GUTUNA

Boligrafoa hartu dut. Askotan hartzen dut boligrafoa. Eta askotan idazten du. Nik ez. Nik eutsi baino ez diot egiten. Eta, berak, zure izenez apaintzen ditu orriak, liburuak…

Gaur, ordea, zerbait gehiago egin nahi dut. Zure izena idatziko dut, noski. Eta azpian, beste gauza asko idatziko ditut.

Idatziko dut zure ondoan nagoela izarretara begira ere ez naizela bakarrik sentitzen. Idatziko dut zurekin pentsatzen ari naizela patatak erre egiten zaizkidala. Idatziko dut zuri idazten dizudanean folio batean ipintzen dudala nire bizitza osoa. Idatziko dut… maite zaitudala. Eta sentimentu hau ezin duela hotzak izoztu. Sentimentu hau ezin duela beroak urtu.

Eta, kartazala eta begiak batera itxiko ditut, pentsatuz nik idatzitako hitzek zure begiak alaituko dituztela. Pentsatuz biok paper bera ukituko dugula. Pentsatuz paper fin horrek hautsi ezinezko haria sortuko duela gure artean.

Baina, gutunak euriak urtzen ditu.

Read Full Post »

ESKUKO TELEFONOA

 Gure gizartean, aspaldion, eskuko telefonoaren erabilera filmetan ikustera baino ez genuen ohitura. Halaber, haiek gaurkoak baino traketsagoak zirenez gero, gainean eramateko ezinezkoak ziren. Gaur egun, aldiz, teknologiari esker, edozeinek eramaten du aldean. Inork ezin zuen asmatu, noraino iritsiko duen eskukoen garaipenak, era berean, inork ez zezakeen irudi zein garantzia edukiko duen gure egunerokotasunean.

    Fenomeno honen arrazoiak ugari izan daitezke. Alde batetik, hasieran asmakizun honen funtsa, edozeinerekin harremanetan jartzea zen, hau da, gurasoek erosten zieten seme-alabeei edozein momentutan jakiteko nondik zebiltzan,  baina gaurko eskukoen oinarriak beste batzuk dirudi. Seme-alabeek eskukorik edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dute, horretaz gain, erosteko orduan ez dute edozer onartzen, baizik eta punta- puntakoa  dena edo klaseko-kideen bezalakoa. Beste aldetik, beharbada etxe batzuetan denetarik edukitzeko ohitura dutenez, gurasoek ez diete zenbat kostatzen zaizkien gauzak irakasten.

    Honen guztiagatik,ondorioak nabariak dira gure seme- alabeen heziketan. Badaude kasu batzuetan mugarik gabe eskukoa erabiltzen dutenak, horren ondorioz, arazoak sortu ditu familiaren ekonomian, batzuetan erabilera hain desegokia izan da ezen ordainketak izugarriak izan baitziren.Hori gutxi izango balitz, gaurko eskukoek interneten sartzeko aukera ematen dute, hori dela eta, inoren kontrolpean gabe denetarik eskura dezakete, jakin gabe arrisku izugarriak daudela.

    Beraz, tramalkulu honen funtsa era bat aldatu dela uste dut. Azkenengo garaian, garrantzi gehiago ematen diegu ezaugarriei erabilerari baino. Hau guztiaren hausnarketa egingo bagenu, gero eta mamigabe gehiago izanez  konturatuko ginateke, eta ez bakarrik seme-alabak, gurasoak ere bai. Izan ere, gaur eungo bizitzeko hainbat gauzak ez dira ezinbestekoak konturatuta ere, apeta guztiak ematen dizkiogu geure buruari.

Read Full Post »

HIM – Bury me Deep inside your Heart

Déjame despertar en tus brazos
Escucharte decir que no está bien
Déjame estar muerto y acabado
Tan lejos de la vida
Cierro mis ojos
Abrázame fuerte
Y entiérrame en la profundidad de tu corazón

Todo lo que siempre he querido eras tu, mi amor
Tu… todo lo que siempre he querido es a ti, mi amor
Tu eres todo lo que siempre he querido, solo tu

Déjame nunca ver el sol
Y nunca ver tu sonrisa
Vamos a estar tan muertos y acabados
Tan lejos de la vida
Sólo cierro mis ojos
Abrázame fuerte
Y entiérrame en la profundidad de tu corazón

Todo lo que siempre he querido eras tu, mi amor
Tu… todo lo que siempre he querido es a ti, mi amor
Tu eres todo lo que siempre he querido, tu, oh mi amor
Tu eres todo lo que siempre he querido, tu, mi amor

Así es como ha sido siempre
Mi corazón deja de latir solo por ti

Sólo por tu amor

Todo lo que siempre he querido eras tu, mi amor
Tu… todo lo que siempre he querido es a ti, mi amor
Tu eres todo lo que siempre he querido, tu, mi amor
Tu eres todo lo que siempre he querido, tu, mi amor

Read Full Post »

CELINE DION

Hasi dudan bidaia posible egiten dutenak, ametsetara joaten uzten didaten hegoak,

 oroitzapenezko hodeietan zehar

 amairarik gabeko zeruan…

 Esnatu egin nintzen,

 jaio.

 Argia bereizten ikasi nuen…

 maitasunaren hegoak zabaldu zenizkidanean

 Zuk eman zenizkidanak

————————————————————–

bidixo hau zuretako da maitxia…onena zarelako…

asteburu ona pasauuu!! ta zoriontsu izeeeeeeen!!!

 

Read Full Post »

TINA TURNER

Rokc and Rolla-ren erregina den emakume honek gaur 70 urte bete ditu, baina bizitasunez eta indarrez beterik dago oraindik!

 gehien gustatzen zaidan abesti batekin usten zaituztet!

goza ezazuee!!!

 

Read Full Post »

Older Posts »