Feeds:
Entradas
Comentarios

Zelako egun ederra pasau gen! Eskerrikasko!

Zoriontxu izen bikote…

80’s “HEART”

Ondo pasau zubixeeen!

ANATHEMA

…So sad, so complicated…the best song I ever hear. I always have strange feeling when i hear it…
So emotional and fantastic song! Enjoy it…
 

ZU, BETI ZU…

Ezagutu zintudan. Gutxien espero nuen egunean ezagutu zintudan. Ezerezetik sortu zinen, bapatean, eta nire bizitzan sartu zinen. Ez nuen zu bezalakorik espero, baina nigana etorri zinen. Gehien behar zintudanean gainera. Betidanik ezagutuko bagina bezala sentitzen nintzen, txikitatik ezagutzen dituzun lagun horietako bat izango bazina bezala. Eroso nengoen zurekin, pozik. Berezia, berezia zara eta bereziak bihurtu zenituen zurekin egondako une guztiak. Gutxi izan ziren, gogoragarriak, ordea. Elkarri emandako laztanak, murmurikaturiko hitzak, emandako muxuak, denbora gelditzen zuten. Orduak aurrera konturatu gabe. Zure besoetan lotan geratzea eta zure ezpainak nireak laztantzen zituztela esnatzea. Zu izatea begiak zabaltzean ikusten nuen lehen gauza. Zu, beti zu

BESTERIK EZ NAIZ

Azalez jantzita ditut hezurrak
Eta kolpez jantzi ditut beldurrak
Gezurrik ez dut poltsikoan
Ireki dizkidazu ateak
Hautsi dizkidazu leihoak
Dudan onena azaleratu eta
Hondoratu dizkidazu mamuak

Eta ni, ni hemen naiz, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz,
Zugan bizi nahian arima guztiak zurgatzeko gai naiz.

Zureztatu dituzu nire ametsak
Besarkatu dizkidazu nire hitzak
Harrotasunez bete dizkidazu birikiak.

Dena ematearen beldurrik ez dut orain, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz
Zugan iraun nahian errotazioa gelditzeko gai naiz
Zugan oxigeno izan nahian baso eta oihan izateko gai naiz
Zugan gelditu nahian denbora hiltzeko gai
hiltzeko gai
hiltzeko gai naiz.

AMETSAK

Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!”

BESTALDEAN

Atea itxi zuenean ez genekien betirako alde egin zuenik. Hasierako sorpresa eta ezinegona erabateko isiltasun bilakatu ziren handik gutxira. Harrezkero, egunak buru gainera banaka-banaka halabeharrez eroritako tanta bihurtu ziren. Bi urte igaro ondoren ere, telefonoaren txirrina zen bihotza ero moduan bizkorrarazten zigun gauza bakarra.

Maitatzen erakutsi zidan pertsona izanagatik, urtetan gorrotatu nuen.

Bizitza aurrera joan ahala, ordea, mugak eta absolutuak urtzen joan ziren, eta konturatu ginen agian egin genuena ez zela egin behar genuena. Bitartean, bi puntuen arteko biderik luzeena den ahanzturan galtzen saiatzen ginen egunero, denborak pixkanaka-pixkanaka gure birikak nola ahultzen zituen konturatu gabe.

Erabakia horregatik ez zen erraza izan. Baina hark zeharkatutako ate berberaren aurrera iristea lortu nuenean ez nuen bitan pentsatu: banekien bestaldean aurkituko nuela urte luzetan nire oroimenean lurperatutako bere azken begirada.